Frantziako literaturaren ahots berrietako bat da Véronique Ovaldé, kritikaren eta irakurleen oniritzia jaso duena. Toutes choses scintillant eta Les hommes en général me plaisent beaucoup eleberriekin fama hartu bazuen ere, Et mon coeur transparent lana izan zen loriatuena, eta France Culture-Télérama saria jaso zuen 2008an. Vera Candidaz dakidana (Ce que je sais de Vera Candida) du orain arte azken eleberria.